Olentzero eta Mari Domingi dagoeneko iritsi dira Salbidera

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 23a

Olentzero eta Mari Domingi Salbiden jarri dieten etxolatxoan. (Jabi Gonzalez Toston)

Salbide Auzo Elkarteak jarri die etxolatxoa, baita egurrezko pinua ere nahi duen orok apaindu dezan.

Goiz iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Zarauzko salbide auzora. Astebete daramate bertan eta honezkero gutuna utzi dizkiete hainbat gutun; izan ere, Gabonetako opariak eskatzeko postontzia ere badute Salbide Auzo Elkarteko kideek muntatu dieten etxolatxoan.

Horrez gain, egur birziklatuekin egindako Gabonetako pinua ere jarri dute, eta bertan apaingarriak jartzeko gonbita ere egin diete bizilagunei. Nahi duen orok badu bere aletxoa jartzeko aukera, beraz.

Olentzero eta Mari Domingiren etxolatxoaren alboan jarri duten egurrezko pinua (Jabi Gonzalez Toston).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide