Urteko saio honetan ohikoak izaten dira Gabonetako ikuskizunak eta Schola Cantorum abesbatzaren kontzertua ere ez da faltako. Gaur eskainiko du emanaldia 20:30etan hasita Andra Mari Zeruaratzearen parroki elizan.
Izarra Aristi arituko da zuzendari lanetan eta Xabier Lizaso pianoan, eta joko dituzten piezak aurreratu ez badituzte ere, garaiari dagokien Gabonetako abestiak espero dira. Sarrera dakoa izango da.