Jean Renoir zinema zuzendari, gidoilari eta aktore frantziarra izango da gaurko protagonista Photomuseumeko Gela programaren barruan egingo duten saioan. Ekoitzi zituen filmak bere garaian behar bezala ulertu ez baziren ere, Renoirek berebiziko garrantzia duela Frantziako zinemaren historian; izan ere, Nouvelle vague mugimenduko ordezkari nagusietakoa den François Truffauten zinemagilearengan izan zuen eragina nabarmena da, adibidez.
Zehaztu behar da, halaber, Pierre-Auguste Renoir margolari inpresionista ospetsuaren bigarren semea izan zela Jean Renoir. 18:00etan hasiko da berari buruzko saioa eta doakoa izango da sarrera.