Kantujira polita eskaini dute Imanol Urbieta Musika Eskolako tailerreko 4, 5, 6 eta 7 urteko ikasleek eta triki eta panderoko ikasleek, eguerdian. Kalera atera dira, eta herrian giro ederra jarri dute, euren doinu et dantzekin. Musika eskolan hasi dute kantujira, eta Geltoki parkean egin dute lehen geldialdia; handik, berriz, Alde Zaharrera joan dira kalejiran.