San Silbestre lasterketarako izen ematea zabaldu dute

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 17a

Urtea korrika egiten amaitu nahi dutenek Helmuga kirol dendan eskuratu dezakete dortsala bost euroren truke, edota lasterketa egunean bertan zazpi euroan.

Amaitzear da 2022a eta urte korrika eginez amaitzeko ohitra dutenek dagoeneko eman dezakete izena San Silbestre lasterketa herrikoian. Interedunek Helmuga kirol dendan dute horretarako aukera bost euroan. Edonola ere, lasterketaren egunean bertan ere izango da dortsala eskuratzeko aukera bi euro garestiago. Alegia, zazpi euroan.

Ohi bezala, arratsaldez egingo dute Zarauzko San Silbestre lasterketa, Musika plazatik abiatuta. Gaztetxoak izango dira abiatuko diren lehenengoak, 17:00etan, eta itzuli txiki bat egin beharko dute herrigunean zehar. Ondoren, helduek ekingo diote, 18:00etan. Bira luzexeagoa eman beharko dute horiek; izan ere, 3,8 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

Sariei dagokienez, hiru emakumezko eta hiru gizonezko azkarrenentzat izango dira, eta mozorro onena daramanak ere jasoko du berea. Horrez gain, Gabonetako hogei lote banatuko dira zozeketa bidez. Dortsaleko zenbakiak dira zozkatuko ditzutenak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide