Udalak atzo aurkeztu zuen Zarauzko Argazkizale Elkartearekin elkarlanean egindako datorren urterako egutegia. Ohi bezala, elkarteko kideek aurkeztutako lanetatik hamalau irudi hautatu ditu udalak, urteko hamabi hilabeetarako bana eta beste bi azalerako eta kontrazalerako. Zentzu horretan, Xabier Txurruka alkateak azpimarratu zuen sekulako maila erakutsi dutela argazkilariek, beste behin. Horregatik, "urtez urte zailagoa egiten zaigu aukeraketa".
Gauzak horrela argazkilari hauetxen lanak aukeratu dituzte: Joxe Ramon Zabalaren irudia azalerako, Alex Jimenezena urtarrilerako, Alberto Zaroberena otsailerako, Arbil Iciarrena martxorako, Ane Ajuriarena apirilerako, Javier Carballorena maiatzerako, Rodolfo J Glassena ekainerako, Ramon Garciarena uztailerako, Jon Atxutegirena abuzturako, Mari Mar Castrorena irailerako, Cristina Pedrosarena urrirako, Lorentxo Portularrumerena azarorako, Marisa Di Santo abendurako eta Celina Gorostizagoiza kontrazalerako.
Argazkilari guztiek, atzo bertan jaso zuten egutegi bana, salbu eta Alex Jimenezek eta Ramon Garciak nortzuk ezin izan zuten ekitaldira agertu. Gainerako herritarrek astelehenetik aurrera izango dute 2023ko egutegia eskuragarri Turismo bulegoan. Doakoa izango da, baina, hori bai, pertsona bakoitzak hiru eraman ahalko ditu etxera gehienez ere. Horren harira, Txurruka alkateak zehaztu zuen argitaratu duten ale kopurua iazko berbera dela, papera nabarmen garestitu den arren: "Edokia iruditu zitaigun iazko tirada; ondorioz, oraingoan ere 5.000 pareteko egutegi eta 2.000 mahai gaineko atera ditugu".