Kiroldegiko ikasgela igande arratsaldetan ere irekiko dute urtarrila bukaerara arte

Aritz Mutiozabal 2022ko abenduaren 17a

Aritzbatalde kiroldegiko ikasgela. (Zarauzko Udala)

Udalak Aritzbatalde kiroldegiko ikasgelaren ordutegia zabaltzea erabaki du, eta bihartik aurrera, urtarrila amaitu bitartean, igande arratsaldeetan ere ireki egingo dute. Kiroldegia itxita egonagatik ere, ikasgela zabalik egongo da ikasleentzat.

Aritzbatalde kiroldegiko ikasgela ondorengo igandetan zabalduko dute:

  • Abenduaren 18an.
  • Urtarrilaren 8, 15, 22 eta 29an.

Egun horietan, kiroldegia zabalik dagoen ordutegiaz gain, ikasgela arratsaldez ere irekita egongo da, 15:30etik 20:00etara.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide