Jostailu bilketa egingo du Gurutze Gorriak bihar Eroskin

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 16a

Jostailu Hezitzailea proiektuaren barruan jasoko dituzte jolasak eta jostailuak.

Gurutze Gorriko kideak Zarauzko Eroski hipermekatuan izango dira bihar Gabonetako jaien atarian haurrentzako jostailuak biltzeko. Jostailu Hezitzailea proiektuaren barruan egingo dute bilketa eta jolas zein jostailu berriak eskatu dituzte. Halaber, zehaztu dute ez dituztela onartuko belikoak edota sexistak direnak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide