Zarautz Abesbatzak bihar eskainiko du Gabonetako Kontzertu Solidarioa

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 16a

Ezkerretik eskuinera Patxi Elola, Jaione Escudero, Agate BurgaƱa eta Mariaje Izeta. (Jabi Gonzalez)

Frantziskotarren elizan izango da, eta sarreran norondatea baino ez zaie eskatuko bertaratuei. Bildutako dirua Hotz-Zarautz elkartearen proiektuetara bideratuko da.

Zarautz Abesbatzak II. Gabon Kontzertu Solidarioa eskainiko du bihar, eta oraingoan, Hotz Zarautz Gobernuz Kanpoko Erakundearekin (GKE) elkarlanean antolatu dute, azken honek jasoko du emanaldian biltzen dirua errefuxiatuekin aldeko proiektuetara bideratzeko. Frantziskotarren elizan izango da, 20:15ean hasita, eta doako izango bada ere, borondatea eskatuko diete gerturatzen diren entzuleei.

2018an antolatu zuen lehen aldiz Zarautz Abesbatzak ekimen solidarioa, eta orduko hartan Munduko Begiak erakundearekin antolatu zuen. Esperientzia hura berriro errepikatze aldera eta jarraipena emateko asmoz heldu diote aurten berriro. Jaione Escudero zuzendarian hitzetan, "diruz laguntza askorik lortuko ez bada ere, jendea sentsibilizatzeko balioko duela uste dugu, gure ahotsa eta bihotza jarriko dugu jendearengana iritsi dadin".

Emanaldian Zarautz Abesbatzako hiru taldeek hartuko dute parte, eta haiekin batera Zarauzko Musika Bandako bost musikari ariko dira. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide