'Armageddon Time' filma emango dute bihar eta etzi

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 17a

Maila handiko aktore multzoa bildu duen ikus entzunezkoak (Anthony Hopkins, Anne Hathaway, Jeremy Strong edota Jessica Chastain) 1980ko hamarkadako Estatu Batuetara egingo du atzera eta eskolaz aldatu berri duten haur baten istorioa kontatuko du. Sekulako elitismoa eta konplexurik gabeko arrazakeria aurkituko ditu protagonistak eskola berrian.

Zinema eskaintzarik ez da izango gaur, igandean soilik zabalduko ditu ateak Modeloko zinema aretoak asteburu honetan James Gray zinegileak zuzenduriko Armageddon Time filma eskaintzeko. Dena den, astelehenean ikuslearen egunean ere izango da zinemaz gozatzeko aukera.

Paul Graff izeneko gaztetxoa izango da filmeko protagonista eta Michael Banks Repetak gorpuztuko du. Pantailan, aitonaren eta gurasoen paperak jokatuko dituzten Anthony Hopkins,   Anne Hathaway eta Jeremy Strong izango ditu lagun. Hala, gurasoek haurra eskolaz aldatzeko hartu duten erabakiak haren bizitza nola aldatuko duen erakutsiko du filmak; izan ere, ordura arte izan duen lagunik onena baztertzera behartuko du bere burua Graffek laguna beltza delako.

Abenduak 18, igandea
19:15. Armageddon Time

Abenduak 19, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Armageddon Time    
20:30. Armageddon Time

Abenduak 20, asteartea
20:15. Saio originala: Suro

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide