Urteroko moduan, Gabonetako datekin bat eginez, Nahia Zarauzko artisten elkarteak erakusketa zabaldu du Merkatu Plazako lehen solairuan. Egun herrian dagoen aniztasun artistikoaren erakusgarri da, eta hainbat teknika, formatu eta euskarritako joera ikus daitezke diziplina ezberdinetan; pinturan, eskulturan, marrazketan edota collage-aren bidez.
Ondorengo artisten lan originalak ikusi ahal izango dira erakusketan: Maite Martiñena, Encarna Urzaiz, Jose Luis Lasa, Iñaki Agirre, Antonia Faus, Mireia Lizundia, Natxo Kareaga, Pedro Palacín, Luis Eraso, Gurutze Berazadi, Pilar Herrero, eta Marikruz Etxeberria.
Erakusketak 2023ko urtarrilaren 6ra arte iraungo du, eta egunero egongo zabalik, 18:00etatik 20:00etara; jaiegun nahiz asteburuetan, berriz 12:00etatik 14:00etara ere irekiko dute.