Espainiako pilota egokituko azken kanporaketak behin jokatuta, jada zehaztuta geratu dira nortzuk jokatuko dituzten finalak. Aniztasun funtzionaleko pala modalitatean, Zarautz Kirol Elkarteko Mikel Vega eta Joseba Altuna pilotariak ariko dira nor baino nor txapelaren bila lehian. Haien aurkari, Leire Esnal zumaiarra eta Eneko Sagarmendi mutrikuarra.
Iruñeko Labriten jokatuko den final nagusia 12:00etan hasita da, eta ondoren, gurpildun aulkikoen txanda izango da. Atzo eguerdian egin zuten txapelketaren aurkezpen ekitaldia Iruñean bertan, parte hartzaile guztien presentziarekin.