Haur Kultur Taldeak eta Zarauzko Udalak antolatzen duten Haurren Gabonetako Hamabostaldiaren barruan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 30ean.
Bi saio izango dira, Aritzbatalde kiroldegian; bata, 16:00etan eta, bestea, 18:30ean. Sarrerak gaurtik aurrera jarriko dituzte salgai, 7 euroren truke, Andatza kafetegian eta Suna gozotegian. Egunean bertan ere erosteko aukera izango da leihatilan, 15:00etatik aurrera, betiere sarrerak geratzen badira.
35 urte beteko ditugu pailazo taldeak eta horren ospakizuna izango da saioa. "Sudurgorrion bizitzan lagun egin ditugun hainbat etorriko dira bisitan ospakizunean parte hartzera. Kantua, dantza eta denon parte-hartzea ez da faltako, ezta tarte erraldoia ere… Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea!... eta hori izango da gure ospakizuna, beste abentura bat bizitzea!", halaxe dio ikuskizunaren laburpenak