Ibon Oregik laugarren egin du surf egokituko Munduko Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abenduaren 12a

Oregi, urrian, Zarautzen. (Jabi Gonzalez Toston)

Zarauzko bizilaguna belaunikako modalitatean lehiatu da Kalifornian (AEB). Irailean Espainiako Txapelketa irabazi zuen modalitate berean, eta mundu mailako lehiarako txartela eskuratu zuen.

Surf egokituan urrats berria egin du bart Ibon Oregi Zarauzko bizilagunak. Irailean Espainiako Txapelketa irabazi zuen belauniko egiten den surf modalitatean, eta atzo, Kalifornian (AEB), podiumaren atarian gelditu zen Munduko Txapelketan, laugarren eginda.

Oregi kirolari sutsua zen 2020ko urrian istripu batean hanka galdu zuenean, eta osatu ondoren, kirola egiten jarraitu nahi izan du.

Surf egokituan hirugarren txapelketa izan da beretzat AEBetakoa, Espainiako Txapelketaren eta Pro Zarautz txapelketaren ondotik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide