Eraztun Berde Urdineko argazki rallyko sariak banatuko dituzte ostiralean

Aritz Mutiozabal 2022ko abenduaren 12a

Azaroko Eraztun Berde Urdineko argazki rallyko une bat. (Eraztun Berde Urdina)

Gazteen eta helduen kategorian banatuko dituzte sariak; Etxezabala aretoan izango da ekitaldia, 17:00etik aurrera.

Udaleko Ingurumen sailak antolatuta, Eraztun Berde Urdineko argazki rallya egin zuten joan den azaroaren erdian. Gazteek zein helduek ibilbideko gune ezberdinak argazkitan hartu zituzten sakelako telefonoarekin, goiz pasa ederrean, bertako biodibertsitatea ezagutzera emateko helburuarekin.

Behin lehiaketara aurkeztutako argazkiak aztertu ondoren, sari banaketa ekitaldia egingo dute ostiral honetan; Etxezabalan izango da, 17:00etan hasita. Sariak bi kategoriatan banatu dituzte: gazteen multzoan, 100 euro jasoko ditu bilduma onena aurkezten duenak, eta 50 euro argazki originala egiten duenak; helduen kasuan, berriz, 180 eta 80 euroko sariak banatuko dituzte, hurrenez hurren. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide