Donostialdeko ESIaren krisiaz eta horren inguruan sortutako zalapartaz hitz egin zuen atzo Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko buruak Euskadi Irratiko Osasun etxea saioan. Ez dela "ospitaleen arteko lehia bat, ezta borroka politikoa" argitu zuen, eta osasun langileen ahotsa entzuteko eskatu zien arduradun politikoei.