None
Baobab taldearen eskutik, Aztarnak dantza saioa izango da abenduaren 16an, ostirala, 20:00etatik aurrera Modelo aretoan. Sarrera doan izango da.
Afrikako dantza ikuskizuna. Dantzaren bitartez gure herrietako kultur aniztasuna erakutsiko dute eta islatuko dute. Kulturen, identitateen eta sentimenduen arteko topaketa bat da; artea publikoarekin komunikatzeko bitartekoa den espazio bat denboran zehar. Hainbat jatorritako artistak batu dira agertokian bere mezua helarazteko: "Mila begirada, taupada bakar bat".