'Katagorriaren fabula' haur antzerkia izango da gaur arratsaldean Modelo aretoan

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 11

La Baldufa antzerki konpainiaren Katagorriaren fabula haur antzerkia ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean Modelo aretoan. Saioa 16:45ean hasiko da, eta sarrerak aurrez erosteko aukera dago. 

Etxeko txikiei zuzendutako Katagorriaren fabula antzezlana ikusteko aukera izangoda gaur arratsaldean Zarauzko Modelo aretoan. Ferran Lopez eta Enric Blasi dira La Baldufa konpainiaren antzezlan honetako aktoreak.

Triku handia lasai bizi da, haritz handi baten itzalean, eta ingurukoak zaintzen ditu bere munduaz gozatzen duen bitartean. Baina egun batean, urtxintxa atsegin, bihurri eta jostalari batek asaldatuko du bake hori. Ez da erraza izango elkarrekin bizitzea.

Fabulak beti ondorio moral batekin amaitzen dira. Ikuskizun honekin, La Baldufak desberdintasunean eta mestizajean pentsatzea, hausnartzea eta sakontzea proposatzen du. Trikua eta urtxintxa oso desberdinak dira, baina ikasteko eta elkarrekin partekatzeko aukera asko dituzte.

Saioa 16:45ean hasiko da. Sarrerak aurrez eros daitezke hemen, edo saioaren aurretik Modeloko leihatilan bertan, 4 euroan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide