'Sinteiéndolo mucho' dokumentala emango dute bihar

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 12a

Joaquin Sabina abeslari ezagunaren biografia jasotzen du Fernando Leon de Aranoa zinemagileak zuzendariko ikus-entzunezkoak. Azaroaren 18an estreinatu zuten eta 20:15ean eskainiko dute Modelon, saio originalean.

Joaquin Sabina abeslariaren bestelako irudia erakutsi nahi izan du Fernando Leon de Aranoa zinemagileak Sinteiéndolo mucho dokumentalean. Horretarako, hamabost urtez aritu da Los lunes al sol edota El buen patrón filmen egilea lagun duen abeslariaren eguneroko hainbat momentu filmatzen, izan publikoak zein pribatuak. Emaitza 20:15ean izango da ikusgai Modelo aretoan eskainiko duten saio originalean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide