'El menú' filma emango dute asteburu honetan

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 10a

Mark Mylod zinegilearen Thriller beldurgarriak Ana Taylor Joy (Gambito de Dama telesail ezaguneko pertsonaia nagusia) aktorea du protagonista, nor munduko jatetxe berezienetako bat bisitatuko duen bere bikotearekin batera, azken honek gonbidatuta. Jatetxeko arduradunak, ordea, jankideek espero ez duten hil ala biziko otordua prestatu du.

Helduei zuzendutako El menú filmaz gain, haurrentzako eskaintza ere izango da gaurko; izan ere, aste tartean izan diren bi jai egunetan (asteartean eta ostegunean) eman duten Mundo extraño filma errepikatuko dute.

Hauxe da datozen egunotako zinema-karteldegia:

Abenduak 10, larunbata
16:45. Mundo extraño    
19:15.  El menú
22:15. El menú

Abenduak 11, igandea
19:15. El menú

Abenduak 12, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. El menú      
20:30. El menú

Abenduak 13, asteartea
20:15. Saio originala: Sintiéndolo mucho

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide