Fiedrich Nietzscheri saioa eskainiko diote Photomuseumen gaur arratsaldean

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 9a

Gela programaren barruan arituko dira filosofo alemaniarrari buruz XIX. mendeko jenioei eskaintzen ari zaizkien sailean.

Fiedrich Nietzsche filosofo alemaniarra izango da XIX. mendeko jenioak aztertzeko Photomuseumeko gela programaren barruan abiatu duten saileko hirugarren protagonista. Hil ondoren egin ziren ospetsu Nietzscheren idatziak, eta, hala, filosofia garaikideko figura garrantzitsuenetakoa bilakatu zen XX. mendearen bigarren erdian. Mendebaldeko kultura, erlijioa eta filosofia kritikatu zituen, besteak beste, eta Honela mintzatu zen Zaratustra eta Moralaren genealogia dira bere lanik ezagunenak.

Ohi bezala, 18:00etan hasiko da pentsalari alemaniarrari Photomuseumen eskainiko dioten gaurko saioa eta sarrera doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide