Atzo, igandearekin, bukatu zen Durangoko Azokaren aurtengo edizioa, baina ez liburu aurkezpenen tartea. Izan ere, azokari lotuta, gaurtik hilaren 23ra bitartean hainbat liburu aurkezpen egingo dituzte Euskal Herriko zenbait liburu dendatan, Zu non, han da! egitasmoaren barruan.
Zarautzen izango da aurkezpen horietako bat. Asteazkenean, abenduaren 14an, Iñaki Segurola idazleak hil aurretik idatzitako Ganorexia (Alberdania) liburua aurkeztuko dute Garoa liburu dendan, 19:00etan hasita. Gainera, urtarrilaren 7ra arte Durangoko Azokako aurtengo nobedadeak eskuratu ahal izango dira saltoki horretan.