Akordeoia jotzen duen astoa, erraldoiak, sorginak, zuhaitz beldurgarriak, antzinako ekialdeko musikari eta dantzariak... Erdi Arotik etorritako orotariko pertsonaiak kalez kale ibili dira gaur goizean Geltoki kaletik abiatuta. Lege zaharren enparantzan amaitu dute desfilea eta ikuskizun laburra ere eskaini dute ekitaldia amaitzeko. Arratsaldean berriro hartuko dituzte kaleak.
Edonola ere, mozorroak egun osoan izango dira ikusgai, asteartean hasitako azoka oraindik ez baita amaitu. Igande gauera arte iraungo du.