Azken urteetako ohiturari jarraiki, eta abenduko zubiarekin bat eginez, egun batzuk atzeratu eta, azkenean, bihar, osteguna, zabalduko ditu ateak Schola Cantorumek antolatzen duen Narros jauregiko Gabonetako Jaiotzak. Goizez zein arratsaldez egongo da irekita egunero, urtarrilaren 7ra arte, ondorengo ordutegian: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Gainera, egunean zehar Jesusen jaiotzaren inguruko hainbat eszena girotuko dituzte audio bidez; 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean, alegia.
Bestalde, Schola Cantorum abesbatzak emanaldia eskainiko du abenduak 24an, Gabon Gaueko arratsean, 18:30ean hasita. Ohi bezala, egun horretan jarriko dute Jesus haurtxoaren figura estalpean; bitartean, ondorengo egunetan, sehaska hutsik egongo da.