'Intxaur kraskailua' balleta Londresko Royal Operatik zuzenean ikusteko aukera dago ostegunean

Onintza Lete Arrieta 2022ko abenduaren 6a

'Intxaur kraskailua' balleta.

Modelo aretoan ikusteko aukera egongo da Royal Opera House-n egingo duten 165 minutuko dantza eta musika ikuskizuna. 20:15ean hasiko da saioa The Royal Ballet-en ikuskizuna, eta sarrera 12 euro kostatuko da (7,5 euro 18 urtez azpikoentzat). 

The Royal Ballet-en Intxaur kraskailua balleta zuzenean zinema aretoetan ikusteko aukera egongo da ostegun honetan, hilak 8, 20:15ean. Londresko Royal Opera House-kin bat egingo dute mundu osoko pantailek, Piotr Ilich Chaikovski-ren maisulanean oinarritutako ikuskizunaz gozatzeko.

Lev Ivanov-en koreografia da jatorrizkoa, eta Peter Wright-ek moldatu du. Dantzari nagusiak, berriz, Fumi Kaneko, William Bracewell, Sae Maeda eta Joseph Sissens dira.

Modelo aretoak ere emango du 165 minutuko iraupena duen lanaz gozatzeko aukera, eta sarrera 12 euro kostatuko da. 18 urtez beherakoek merkeago izango dute sarrera, 7,5 euroan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide