Baditu irabazleak 'Hitzez Ekin Euskaraldian' galdera-erantzunen jolasak

Erredakzioa 2022ko abenduaren 6a

Euskaraldiaren harira, galdera-erantzunen lehiaketa jarri zuen martxan Uztarriak, Euskaraldiko batzordearekin elkarlanean. Igor Etxabek eskuratu du Euskaraldiaren saria, eta Eider Valentinek Zarauzko Hitzarena.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egin da aurtengo Euskaraldia, eta epe horretan, Hitzez Ekin Euskaraldian galdera-erantzunen jolasa jarri du martxan Uztarriak, Azpeitiko Euskaraldiko batzordearekin elkarlanean, Euskaraldiari bultzada emateko. Hainbat izan dira jolas horretan parte hartu duten herritarrak, eta egitasmoak baditu dagoeneko irabazleak.

Galdera guztiak zuzen erantzun dituzten herritarren artean, Euskaraldiko produktuen sorta eta urtebeteko Hitzakide harpidetza zozkatu dituzte –Euskaraldiaren saria– , eta parte hartzaile guztien artean, berriz, Errigoraren saski bat –Zarauzko Hitzaren saria–. Igor Etxabek eskuratu du Euskaraldiaren saria, eta Eider Valentinek Zarauzko Hitzarena.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide