Aurten ere Goazen Antzerkira egitasmoaz gozatu dute haur zarauztarrek herriko ikastetxeetan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abenduaren 5a

'Hazia, bidaia handi baten istorio txikia' antzezlanaren une bat. (Didau taldea)

Azaroaren 28tik abenduaren 1era bitartean, 3-6 urte bitarteko haurrentzat zortzi emanaldi egin ditu Didau antzerki taldeak herriko lau ikastetxeetan. Beti bezala, Euskararen Astearen barruan egin dituzte saioak.

10. Goazen Antzerkira kanpaina burutu berri du Didau taldeak. Hala, Euskararen Egunaren bueltan, 3 eta 6 urte bitarteko umeentzat zortzi emanaldi eskaini ditu herriko lau ikastetxeetan  azaroaren 28an hasi eta abenduaren 1era bitartean.

Taldeak ikuskizun berria eskaini du aurtengoan: Hazia, bidaia handi baten istorio txikia. "Ikuskizunean, neskato baten, barraskilo baten eta hazi txiki baten bidaia kontatzen da; hiri gris handi batetik hasita, naturarantz", azaldu dute.

Zarauzko Udalaren babesarekin egiten dute kanpaina urtero, baita aurtengoan ere.

Antzezlaneko une bat. (Didau taldea)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide