Gaztetxoek ere bikoteen krosa egin dute

Aritz Mutiozabal 2022ko abenduaren 4a

Bikote Mistoen Kroseko berritasunen artean, aurten lehen aldiz gaztetxoek ere korrika egiteko aukera izan dute heldu baten laguntzarekin. Proposamena ilusio handiz antolatu du Zarautz Rugby Taldeak, baina parte hartze aldetik erantzuna ez da nahi bezalakoa izan.

Edonola ere, multzo polit bat osatzeko adina bikotek hartu du irteera, proba nagusia hasi baino ordubete lehenago, eta 2 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, Lege Zaharren enparantzan bukatu da gaztetxoen erronka. Esperientziaz gozatzeko aukera paregabea izan dute.

Sailkapena

  1. Ane Bosch eta Unai Aranbarri
  2. Enara Iglesias eta Aitor Alonso
  3. Nora eta Javier Torres

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide