Zinema eskaintza zabala eskainiko du Modelok asteburu luzerako

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 3a

Modelo aretoa asteburuko zinema eskaintzako kartelekin. (Aritz Mutiozabal)

Helduentzako eta haurrentzako bina filma eskainiko dituzte gaurtik ostegunera bitartean. Tartean, Goya sarietarako hamazazpi izendapen jaso berri dituen As bestas filma.

Goya sarietan film onena izateko hautagaien artean dagoen As bestas filma emango dute datozen asteazkenera bitartean Modelon. Horrez gain, beste 16 sailetan ere hautagai da Rodrigo Sorogoyen zinegileak zuzendutako lan hau. Benetako gertaeretan oinarrituta dagoen ikus-entzunezkoak Galiziako herrixka batean bizi den eta nekazaritza ogibide duen bikote frantziar baten istorioa kontatuko du. Bizilagunekin duten enfrentamendu gogorra izango da filmaren ardatza.

Bestalde, La mujer del rey ere emango dute asteartera bitartean. Benetako gertaeretan oinarrituta hau ere, XVIII. eta XIX. mendeetako Afrikako estatu boteretsuenetako bateko epopeia historikoak bilduko ditu.

Haurrek ere eskaintza bikoitza izango dute, gaur eta bihar Nire zirkua Euskararen Nazioarteko Eguneko egitarauaren barruan eta astearteko eta osteguneko jai egunetan Mundo extraño. Azken film honek esploratzaileez beteriko Clades familia ospetsua izango du protagonista, zeina nork zapaldu gabeko leku berri batera iritsiko den. Bertan, hainbat arrisku aurkituko dituzte.

Abenduak  3, larunbata
16:45. Nire zirkua 
19:15. La mujer del rey
22:15. As bestas

Abenduak 4, igandea
16:45. Nire zirkua 
19:15. As bestas

Abenduak 5, astelehena (ikusleen eguna)
19:15. As bestas
22:15. La mujer del rey

Abenduak 6, asteartea
16:45. Mundo extraño
19:15. La mujer del rey

Abenduak 7, asteazkena
17:00. As bestas
20:30. La mujer del rey

Abenduak 8, osteguna
16:45. Mundo extraño

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide