Trafiko mozketak izango dira bihar Bikote Mistoen Lasterketa dela eta

Aritz Mutiozabal 2022ko abenduaren 3a

Bi urteko etenaren ondoren, Bikote Mistoen Lasterketa jokatuko da bihar goiz-eguerdian. Ibilbideak herriko hainbat kale hartzen ditu, eta ondorioz, horietako zenbait trafikoari itxita egongo da denbora tarte batez.

TRAFIKO MOZKETA

  • 10:15-13:00. Araba (Urdanetatik Hegoalderaino), Zelai Ondo eta Gipuzkoa (San Frantziskotik Zelai Azpibidera) kaleak.

  • 11:15-13:00. Gipuzkoa kalea (Zelai Azpibidetik Nafarroa kalera).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide