Karl Marxekin jarraituko dute XIX. mendeko jenioei eskainitako saila Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 1a

Ostiralero egiten duten gela programaren barruan aztertuko dute bihar pentsalari alemaniarraren ibilbidea 18:00etan hasita.

Karl Marx filosofo alemaniarra izango da biharko protagonista Photomuseumen, gela programaren barruan XIX. mendeko jenioei eskaintzen ari zaizkien saileko bigarren saioan. Pasa den astean abiatu zuten saila psikologiaren aitatzat hartzen den Sigmund Freud neurologo austriarrarekin.

Marx bera ere aski ezaguna da, izan ere, bere abizenean oinarritutako ideologiaren aita da: marxismoa, alegia. Friedrich Engelsekin batera argitalpenen ugari egin zituen eta sozialismo zientifikoaren, komunismo modernoaren edota materialismo historikoaren sortzaile kontsideratzen dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide