‘Landura’ errezitala antolatu dute Garoa liburu dendan

Aritz Mutiozabal 2022ko azaroaren 30a

Jose Luis Otamendi 'Landura' aurkezten. (Susa)

Bere azken liburuko poemak eskainiko ditu Jose Luis Otamendik etzi, Ilargi Agirre musikariren laguntzarekin.

Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarrak Landura poesia lana argitaratu zuen iraila hasieran, eta ostiral arratsaldean liburu horretan oinarritutako errezitaldia eskainiko du Garoa liburu dendan. Emanaldian Ilargi Agirre musikari zarauztarra izango du bidaide; azken honek perkusioarekin girotuko du saioa. Susa argitaletxeak eta Garoak antolatu dute errezitaldia, eta 19:00etatik aurrera izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide