Bideoa: Anjel Lertxundiri aitortza jaioterrian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko azaroaren 29a

Saioaren lehen zatian, Aritz Mutiozabal eta Ibon Gaztañazpi kazetariek Lertxundi elkarrizketatu zuten jendaurrean, eta ondoren omenaldia egin zion Karkara kultur elkarteak, udalaren babesarekin.

Pasa den ostegunean, omenaldi hunkigarria jaso zuen Anjel Lertxundi idazleak jaioterrian. Aritz Mutiozabal eta Ibon Gaztañazpi kazetariek Lertxundirekin izan zuten elkarrizketa-solasaldia izan zen saioaren muina,  eta umetako oroitzapenez, euskararen lehengo eta oraingo egoeraz, literaturan egindako lehen urratsez eta ondorengo ibilbideaz eta beste hainbat kontuz jardun zuen Lertxundik.

Elkarrizketa bukatutakoan, Anjel Lertxundiri aitortza egin zion Karkara kultur elkarteak, Orioko Udalaren babesarekin, eta beste hainbat herritar igo ziren oholtzara: Xabier Lizaso piano jotzailea, Xabier Sukia eta Jon Sarasua bertsolariak, Eli Manterola Karkara kultur elkarteko kidea, Anuska Esnal Orioko alkateak eta Anjel Lertxundiren bost bilobak, besteak beste. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide