Munduko Begiak Gobernuz Kanpoko Erakundeko ordezkariek Maliko Mopti eskualdean egin dituzten azken jardueren berri eman diote udaleko kooperazio sailari aste honetan. Azken finean, proiektuaren zati handi bat finantzatu du udalak. %36, zehatz esateko.
Gauzak horrela, 2001ean Katalunian jaiotako eta Zarautzen ordezkaritza duen GKEak udalari azaldu dio eragotz daitekeen itsutasunaren prebentzioa eta tratamendua egiten aritu dela aurrez aipatutako Afrikako herrialdean. Edonola ere, bi erakundean arteko elkarlana aurretiazkoa da, 2018an hasi zen eta Zarautzen bertan ere garatu dituzte proiektuak.