San Pelaioko Iñurritza elkarteak 50. urteurrena ospatuko du datorren abenduaren 8an. Hori dela eta, igande honetan ekitaldi xume bat prestatu dute bazkide diren zarauztar guztientzat. Musika eta giro ona ziurtatuta izango dela adierazi dute antolatzaileek, eta, ondorioz, bertan parte hartzera animatu nahi dituzte guztiak