'Vasil' filma emango dute Modelon gaurtik astelehena bitartean

Jabi Gonzalez Toston 2022ko azaroaren 26a

Avelina Prat zinegilearen lehen lan luzea da Vasil, eta izen bereko protagonistaren istorioa kontatuko du: kalean bizi den xake eta bridgeko jokalari trebea. Asteburu honetan ikusgai izango da Modelo aretoko pantailan.

Ivan Barnevek antzeztuko du Vasil, eta Karra Elejalde euskal aktore ezagunak gorpuztuko duen Alfredo arkitekto jubilatuak bere etxean hartuko du. Xakerako grina partekatuko dute bi pertsonaiek eta ikus-entzunezkoak euren arteko harremanean sakonduko du.

Azaroak 26, larunbata
19:15. Vasil
22:15. Vasil

Azaroak 27, igandea
19:15. Vasil

Azaroak 28, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Vasil
20:30. Vasil

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide