Sigmund Freud izango da gaurko protagonista Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2022ko azaroaren 25a

Ostiralero egiten duten gela programaren barruan aztertuko dute neurologo austriar entzutetsua eta XIX. mendeko genioei eskainitako sailari emango diote hasiera horrela.

Sigmund Freud psikoanalisiaren sortzailetzat hartzen den neurologo austriarri buruzko saioarekin emango diote hasiera XIX. mendeko genioei eskainitako sailari. Gaur 18:00etan egingo dute saioa Photomuseumen eta sarrera librea izango da.

Aski ezaguna da Freuden ibilbidea, buruko afekzioen alderdi psikologikora bideratu zituen bere ikerketak, eta, hala, sugestio hipnotikoa zein metodo katartikoa elkartze askearekin eta ametsen interpretazioarekin ordezkatu zituen. Halaber, traumen jatorria aurkitzeko pazienteen haurtzaroko bizipenetara jotzen hasi zen, eta bidez zabaldu zion psikoanalisiari.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide