Kaleak musikaz girotuz

Aritz Mutiozabal 2022ko azaroaren 25a

Santa Zezilia egunaren bueltan, eta Musikalean ekimenaren barruan, Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleak eta irakasleak kalera atera ziren atzo arratsean herria musikaz girotzera.

Musika eskolatik abiatuta, hiru multzotan banatuta egin zituzten kalejirak. Bukaeran Musika Plazan elkartu ziren eta bertan biribildu zuten ekitaldia, elkarrekin zenbait abesti joz eta kantatuz.

Argazkiak: Jabi Gonzalez Toston

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide