Azaroaren 25a

Indarkeria matxista eskualdean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 25a, 09:45

Iaz 69 kasu artatu zituzten udal gizarte zerbitzuetan; aurten, berriz, 101 kasu izan dira, eta horietatik 32 Zarautzen.

Azaroaren 25a da gaur, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, hedabide honek eskualdeko herriz herriko datuen bilketa egin du: guztira, 101 kasu atzeman dituztela jakin du aurten jakin du.

2022ko urtarriletik ekainaren bukaera, 32 kasu artatu dituzte Gizarte Zerbitzuek Zarautzen: hamabost kasutan tratu txar psikologikoak jasan dituzte biktimek; beste hamabostetan tratu txar fisikoak eta psikologikoak,  eta bi kasutan indarkeria sexuala. 2020an 28 kasu artatu zituzten, eta iaz, hamalau.  

Gaur, hainbat mobilizazio izango dira Urola Kostan: Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian ikastetxeetako ikasleek elkarretaratzeak egingo dituzte goizean; eta arratsaldean mobilizazioak izango dira Aian, Aizarnazabalen, Azkotian, Azpeitian, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian.

Zarautzen, 18:00etan deitu du mobilizazioa Urola Kostako Itaiak, Lege Zaharren enparantzan, eta 18:30ean, Zarauzko mugimendu feministaren manifestazioa izango da, Emakumeen* Etxetik abiatuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide