Gazteenek euren eskubideen eguna ospatu dute

Jabi Gonzalez Toston 2022ko azaroaren 20a

Haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna da gaur, eta data seinalatu hau baliatuta hainbat jarduera egin dituzte gaztelekuan eta Ludotxo ludotekan.

Arratsalde dibertigarria pasatu zuten atzo gaztelekura eta Ludotxo ludotekara hurbildu ziren gaztetxoek. Gaurko hur eta nerabeen eskubideen nazioarteko egunaren harira, puzgarriak jarri zituzten gaztelekuan 12 eta 18 urte bitartekoentzat eta galdera-jolasa ere antolatu zuten. Ludotxo ludotekan, berriz, tailerrak eta jolasak egin zituzten txikienekin. Horrez gain, txokolate beroaz gozatzeko aukera ere izan zuten bizkotxoekin lagunduta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide