Azaroaren 25a

Indarkeria Matxistaren Aurkako VII. Jardunaldia egiten ari dira UKUEn

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 18a, 13:00

Indarkeria Matxistaren Aurkako VII. Jardunaldia UKUEn. (Aritz Mutiozabal)

Zuengatik lelopean eta indarkeria matxistaren biktimen erreparazioa oinarri hartuta, Indarkeria Matxistaren Aurkako VII. Jardunaldia egiten ari dira Urola Kostako Udal Elkartean.

Azaroaren 25aren harira, Zarauzko Udaleko Berdintasun sailak antolatu du beste urte batez egitasmoa, eta 40tik gora lagun ari da parte hartzen. Interes handiko hainbat hitzaldi eta tailer eskaintzen ari dira goizetik, eta eguerdian biribilduko dute aurtengo jardunaldia. Gonbidatu gisa, ondorengo hauek ari dira hartzen parte: Graciela Atencio, Maitena Monroy, Beatriz Elgezabal eta Mugarik Gabe, Bizitu eta Guerreras erakundeak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide