Hondartza garbitu eta bildutako zaborra ikertzeko 'herritarren zientzia' ariketa ez dute bihar egingo azkenean. Ez eta jarduera amaitzeko aurreikusita zuten itsas erraldoien martxa ere. Eguraldi iragarpenaren ondorioz, ekimena atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Adierazi dutenez, aurki zehaztuko dute data berria.
Edonola ere, ariketa ez da berria, MATER Museo Ekoaktiboko hezitzaileen laguntzarekin ikasturte hasieratik ari dira egiten herriko ikastetxe guztietako 700 ikasle baino gehiagorekin. Kontua da, orain herritar guztiei zabaldu behar zietela, baina baldintza meteorologiko aproposagoak izan arte itxaron egin beharko dute, esan bezala.