Itsas hondakinak eta mikroplastikoak ikertuko dituzte asteburu honetan hondartzan. Ikasturte hasieratik herriko ikastetxe guztietako 700 ikasle baino gehiagorekin ari dira ariketa hori egiten MATER Museo Ekoaktiboko hezitzaileen laguntzarekin, eta larunbatean herritar guztiei zabalduko diete.
Zientzia ariketan parte hartu nahi dutenek desertu txikira agertu beharko dute goizeko 09:30ean, baina aurrez izena eman beharko dute plazak mugatuak direlako. 943-00 51 59 telefonora deituta edo zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidean egin daiteke.
Jardunaldiak hiru zati izango ditu: lehenik eta behin, itsas-hondakinen bilketa egingo dute 09:30; ondoren, jasotako mikroplastikoak aztertuko dituzte 11:00etan, eta, amaitzeko, itsas erraldoien martxa egingo dute 13:00etan.