‘Dead’ ikuskizuna taularatuko dute Modelo aretoan

Aritz Mutiozabal 2022ko azaroaren 16a

Ostiralean eskainiko du Lasala dantza konpainiak, 20:00etan hasita.

Dead dantza eta poesia ikuskizuna eskainiko du Lasala konpainiak ostiral honetan, azaroaren 18an, Modelo aretoan. Judith Argomanizen zuzendaritzapean, lau emakumeren bizitza kontatzen du obra honek, baina bakarrarena izan daiteke. Emakume horien bizitzaren bitartez gaurko gizarteari begiratu nahi zaio. Izan ere, "gizarteak askotan deshumanizatu egiten du emakumea".

Saioa 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 6 euro balioko du; Modeloko txarteldegian eros daiteke edo Kutxabanken atari digitalean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide