Bizikleta martxa egin dute gaur Tiloak plataformak antolatuta

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko azaroaren 13a

Nafarroa kaleko biribilgunean hasi dute martxa eta herria zeharkatu dute bizikleta martxan parte hartu duten herritarrek.

Tiloak plataformak protestan jarraitzen du udalak ez ditzan moztu Nafarroa kaleko ezkiak. Ur saneamenduko obrak egin behar dituzte kale horretan, eta horiek egin ahal izateko hartu du erabakia udalak, txosten teknikoetan oinarrituta. Plataformakoen ustez, ordea, badaude lan horiek egiteko beste modu batzuk zuhaitzak kaltetu gabe, eta gaur bizikleta martxan egin dute, udalari ezkiak ez mozteko eskatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide