Itaia Emakume Antolakunde Sozialistak asteburu honetan abiatuko du Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren aurkako egunaren harira prestatu duen egitaraua. Gaztetxean jarri dute hitzordua igandean, azaroaren 13an, 18:00etan. Asanblada irekia da antolatu dutena eta indarkeria matxista gainditzeko hartu beharreko norabideaz solastuko dute. Eztabaia saioaren deitzaileek azaldu dutenez, "emakume langileon babeserako bitartekoak antolatu behar ditugu, indarkeria matxistaren aurpegi desberdinak gainditzeko tresna eraginkorrak martxan jarriz".
Igandekoaz gain, jarduera gehiago ere antolatu ditu Itaiak Azaroak 25ari begira: datorren asteartean, hilaren 15an lan-eguna deitu dute Gaztetxean 18:00etan; 19an, larunbata, aurkezpena zergatik mobilizatu azaroaren 25ean? lelopean oraindik zehaztu ez duten espazioan 12:30etan; eta 25ean bertan, azkenik, mobilizazioa udaletxe plazatik abiatuta 18:00etan.