Gaztetxoak txirrindularitzan trebatzeko hastapen lasterketak izango dira eta Itxasmendiko pistan egingo dituzte 10:00etatik 12:00etara bitartean. Zarauztarra Txirrindulari Elkarteak antolatu du ekimena eta 11 eta 14 urte arteko herriko haurrak gonbidatu ditu parte hartzera. Animatzen direnek nahitaez eraman beharko dituzte bizikleta eta kaskoa.