Zozketa

'Tempus' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2022ko azaroaren 8a

Zarauzko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Tempus antzezlana eskainiko dute azaroaren 13an, igandez, Modelo aretoan. 16:45ean hasita eskainiko dute saioa, eta Zarauzko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak zozketan parte hartzen duten irakurle guztien artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide