Udaberri jubilatuen elkarteak festa eskainiko die aurten ere 2022an 80 eta 90 urte bete edo beteko dituzten herritarrei. Alegia, 1942an eta 1932an jaiotakoei. 49 lagun dira 80 urtetara aurten iritsi edo iritsiko direnak, 34 emakume eta 15 gizon. 90ak bete edo betetzear direnak, aldiz, 23, 15 emakume eta 8 gizon.
Hilaren 25ean Santa Barbaran jatetxean euren omenez egingo den bazkarira joan nahi dutenek azaroaren 18a baino lehen pasatu beharko dute elkartearen bulegotik gonbidapen txartela jasotzeko. Astelehenetik ostiralera dago bulegoa zabalik, astelehen, astearte eta ostiraletan 10:00etatik 12:00etara eta asteazken eta ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara.