Morroxkak talde feministak hainbat ekitaldi prestatu ditu Azaroaren 25eko indarkeria matxistaren aurkako egunari begira. Lehenengoa ostiral honetan bertan izango da emakumeen* etxean 18:00etan hasita, zineforuma antolatu dute Basauriko Kiskali neska* gazte taldearen Konfinatu ezinezko ahotsak dokumentala hizpide hartuta. Ondoren, buruberoki tailerra egingo dute.
Datorren astean, berriz, Arranora joko dute non solasaldia eta bertso-afaria antolatu dituzten. Hitzaldia Iñigo Etxezarretak eta Elene Lopetegik emango dute 18:00etan heteronormen eta genero disidentziaren inguruan, eta bertso-afarian Maddi Aiestaran, Uxue Alkorta, Haizea Arana eta Aner Peritzek abestuko dute 20:30etatik aurrera. Sarrerak Arranon bertan daude salgai 10 euroan. Jarrain, DJ aiakatek musika emanaldia eskainiko du.
Azaroaren 25ean, azkenik, mobilizazioa egingo dute Indarkeriaren kontrol kateetatik askatu! lelopean. Emakumeen+ etxetik abiatuko da eta neska* gazteak deitu dituzte bertan parte hartzera.